Larunbat honetan 18.30tatik aurrera herriko plazan, Lusarbe atsedenlekuko zaborren karakterizazioa egingo dugu. Urola kostako Udal Elkarteak bost edukiontzietatik lau errefusarenak ipiniak ditu Orioko hainbat gunetan eta guztion osasuna ahotan darabilten agintari euskaldun hauei erakutsi nahi diegu zaborren gainean guztia libre dela Orion eta ez lukeela behar. Erraustegia elikatzeko janaria sortu nahi du Orioko zinegotzi jeltzalea den Lourdes Salsamendi buru duen Urola kostako Udal Elkarteak eta onarteziña da hau. Gipuzkoako hainbat herrietan ederki asko erakutsi da erraustegia ez dela beharrezkoa. Edozein motatako hondakinak jasotzen dituzte Zubietan eraiki duten erraustegian. Hasi Zaldibarrera bideratzen zituzten hondakin industrialekin eta gure arraska azpiko pilaketetaraino. Lusarbe atsedenlekuak muturraren aurrean du erraustegia eta osasun eredu izan beharrean, intoxikazio elikatzaile bihurtua da.
ZABORRIK ONENA SORTZEN EZ DENA!!!