21. Korrikako arropa asteartean jarriko dute salgai herrian

Karkara

Aurten ere Oriotik igaroko da Korrika, apirilaren 12an. Berotze lanak egiteko, datorren astean 21. Korrikako arropa erosteko aukera izango da AEK euskaltegian

Apirilaren 12an igaroko da 21. Korrika Oriotik. Zarauztik etorriko da aurtengoan euskararen aldeko aldarria, eta herrian hainbat kilometro egin ondoren, Usurbil aldera jarraituko du.

Hiru hilabete falta dira oraindik, baina jada badago aukera hura bultzatzeko. Izan ere, asteartean, urtarrilak 15, aurtengo arropa jarriko dute salgai Orioko AEK euskaltegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide