Aimar Galarragak irabazi du I. Ibiur Harria Txapelketa, 10 jasoaldi eginez

Karkara

Argazkia: Tolosaldeko Ataria

Oriotarra gailendu zen atzo, abuztuak 15, Baliarrainen (Tolosaldea) jokatutako lehenengo edizioan. Hirugarren Imanol Illarramendi Kortaberri aiarra izan zen, zortzi jasoaldirekin.

 

Aimar Galarragak irabazi zuen atzo, hilak 15, Baliarrainen (Tolosaldea) jokatutako I. Ibiur Harria Txapelketa, 10 jasoaldirekin. Ikusmina sortu zuen herriko festen barruan harri baldarrarekin egindako lehen txapelketak, jende ugari elkartuz Baliarraingo plazan.

Galarragak, Tolosako Atariari egindako adierazpenetan, txapelketa hasi aurretik sentsazio onak zituela esan zuen: Harria probatzera etorri ginenean gustura ibili nuen. Halere, gero gaitasuna izan behar da besteen lana hobetzeko. Peñak bederatzi jaso ditu, eta nik hamar jaso behar nituen, gehien pisatzen zuena ni bainintzen, eta horretara joan naiz.

Hirugarren Imanol Illarramendi Kortaberri aiarra izan zen, zortzi jasoaldi eginez. Guztira zazpi harri-jasotzailek hartu zuten parte Baliarrainen jokatutako I. Ibiur Harria Txapelketan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide