Irudietan: Giza katea Orion

Karkara

1000 lagundik gora elkartu dira Orion erabakitzeko eskubidearen alde, aurreikuspenak gaindituz.

Antolatzaileen erronka 1000 lagun biltzera iristea zen, eta zenbatuaren arabera, 1085 izan dira Orioko bi kilometroak osatzera hurbildu diren oriotarrak zein aiarrak. Orioko Gure Esku Dagoko kideek azaldu dute "uste baino askoz hobeto" joan dela guztia, eta eskerrak eman dizkiete parte hartu duten herritar guztiei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide