Joseba Ostolazak harri-jasotzearen inguruko mintegia eta erakustaldia eskainiko ditu Irun Games ekimenean

Karkara

Joseba Ostolaza harria jasotzen. (Irun Games)

Ekainaren 22an eta 23an ospatuko da Irun Games ekimena, Irungo Ficoba erakustazokan.

Ekainaren 22an eta 23an Irun Games ekimena ospatuko da Irungo Ficoba erakustazokan. Irun Gamesek entrenamendu funtzionala du oinarrian, eta crossfit eta antzeko modalitateetako kirolarientzat txapelketa irekia izango da. Horrez gain, formazio saioak ere eskainiko dituzte; besteak beste, Joseba Ostolaza harri-jasotzaileak harri-jasotzearen inguruko seminarioa eta erakustaldia eskainiko ditu Irun Gamesen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide