Sute txiki bat gertatu da Aiako Arratola Aldea auzoan

Karkara

Aiako Arratola Aldea auzoa.

Etxe baten kanpokaldean dagoen sistema elektrikoak su hartu du.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuetatik jakinarazi dute sutea izan dela gaur arratsaldean Aian, Arratola Aldea auzoan. 16:00ak inguruan leherketa txiki bat entzun dela, eta jarraian ke beltz-beltza hasi dela azaldu dute bizilagunek. 16:30ak inguruan larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eremura, eta adierazi dute etxe baten kanpokaldean dagoen sistema elektrikoak su hartu duela. Sutea itzaldu dute, eta matxura konpontzen ari dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide