Igandean amaituko da Gomazko Pala Txapelketan izena emateko epea

Karkara

Txapelketaren inguruko bilera hilaren 19an, asteazkenean, egingo dute Orioko pilotalekuan.

Udaberrian  Gomazko Pala Txapelketa jokatuko dute Orioko pilotalekuan, eta igandean amaituko da txapelketan izena emateko epea. Aurtengoa Gomazko Pala Txapelketaren zortzigarren edizioa izango da, eta Orioko Pilota Elkarteak oriotarrak eta aiarrak lehian parte hartzera animatu dituzte

Txapelketan parte hartzeko 16 urtetik gora izan behar dira, eta bikotean gutxienez batek Oriokoa edo Aiakoa izan beharko du. Izena eman nahi dutenek Karela Kiroldegian dute horretarako aukera. inskribatzerakoan bikotearen datuak zehaztu behar dira, baita ordezko pilotari batenak ere; gainera, 30 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak.

Txapelketaren inguruko bilera hilaren 19an, asteazkenean, egingo dute Orioko pilotalekuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide