Garai bateko kotxeen erakusketa

Karkara 2016ko urr. 4a, 08:30

Garaiko autoen erakusketa izan zen pasa den ostiralean Orion. Ikastola aurreko plazan egon ziren kotxeak.

Ostiralean, haurrak Ikastolatik ateratzean, sorpresa ederra hartu zuten. Ikastola aurreko plaza garaiko kotxez betea zegoen. Normalea  garagardo azokaren bueltan antolatu ohi dituzte horrelako ekimenak Orion, baina, oraingo honetan, ostiral buruzuri batean ere ekarri dituzte garaiko autoak Oriora. Arratsaldean Ikastola aurreko plazan pasa eta gero, beste geltokiren batera joan ziren.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide