Porran parte hartzeko epea bukatu da.
Eusko Label, Euskotren eta KAE1 ligetan zenbatgarren postuan geldituko dira aurtengoan oriotarrak? Horixe KARKARAren porran asmatu beharrekoa. Sari dotoreak daude jokoan. Animatu eta parte hartu!
Iaz bezala, aurten ere arraun denboraldia hastearekin bat prest du KARKARAk arrauneko porra. Orioko taldeak Euskotren, Eusko Label eta KAE1 ligetan lehiatuko dira, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetuko dugu porran. Irabazleak sari ederra izango du zain: bi lagunentzako otordua Xixario erretegian + OAEren elastiko berria.
Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.
Animatu eta parte hartu!
Porra egiteko azken eguna: abuztuak 9.