Katxalin elkartea bularreko minbiziaz informatzen ariko da ostegunean Herriko Plazan

Julene Sorarrain

Bolondresak Katxalin elkartearen mahaian, Herriko Plazan. (utzitakoa)

Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Katxalin elkarteko bolondresak informazioa ematen eta donazioak jasotzen ariko dira ostegunean Herriko Plazan. Bildutako dirua Biogipuzkoan bularreko minbiziaren inguruan egiten den ikerketa sustatzeko erabiliko da.

Bihar, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Aurkako eguna izango da, eta egun horretako aldarrikapenarekin bat eginez, Katxalin Bularreko eta Ginekologiako Minbiziagatiak Eragindako Gipuzkoako Emakumeen Elkarteak informazio mahaiak jarriko ditu Gipuzkoako zenbait udalerritan, tartean Orion.

Hain zuzen ere, ostegunean, bolondresek herritarren donazioak jasoko dituzte, baita pinak eta gaiaren inguruko informazioa banatu ere. Herriko Plazan jarriko dute mahaia, eta goizean zehar izango dira bertan. Bildutako dirua Biogipuzkoan bularreko minbiziaren inguruan egiten den ikerketa sustatzeko eta Katxalinek gaixotasuna duten emakumeei laguntzeko eta babesa emateko egiten duen lana bultzatzeko erabiliko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide