Orioko Udalak aditzera eman duenez, aurten ez da jairik izango Bikamiota auzoan. Abuztuaren 29ko auzoko festak berreskuratzeko lanean aritu da azken asteotan taldetxo bat, baina jaiak biziberritzeko "txinparta" izan den Nekane Iribar hil zen uztailean.
"Haren faltan, auzoari festa gogoa falta" zaiola adierazi dute, eta horregatik, aurten Bikamiotako jaiak ez egitea erabaki dute. Ospakizunaren ordez, Iribarren oroimena izango da nagusi. Udalak eskerrak eman dizkio hil berri den Iribarri, "auzoaren eta herriaren alde emandako guztiagatik".