Sanpedroak baloratzeko bilera egingo dute bihar

Onintza Lete Arrieta

San Pedro jaietako dantzen une bat, Herriko Plazan.

Festa batzordeak San Pedro jaien balorazio bilerara deitu du biharko, asteazkena. Festa Batzordean eta jaien antolakuntzan parte hartu duten herritar, elkarte eta eragile guztiak daude bilerara gonbidatuta. San Nikolas jaietarako musika taldeen proposamenak biltzen ere hasiko dira bilera horretan.

Atzean gelditu dira San Pedro festak, eta orain, denborak eskaintzen duen lasaitasunarekin, balorazioa egiteko ordua da. Festa batzordeak bilerara deitu du biharko, asteazkena, 19:00etan, Kultur Etxean. Festa Batzordean eta jaien antolakuntzan parte hartu duten herritar, elkarte eta eragile guztiak daude bilerara gonbidatuta.

Helburua izango da aurtengo jaiak elkarrekin baloratzea, ondo egindakoak jaso eta hobetu beharrekoak identifikatzeko. Horrez gain, festa batzordearen berrantolaketari buruzko bileretan adostu bezala, San Nikolas jaietarako musika taldeen proposamenak biltzen hasiko dira bileran.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide