Bikamiota auzoak ere izango du bere festa eguna aurten. Auzotarrek abuztuaren 29rako jarri dute hitzordua, eta aurreko egunetan jakinarazi dute egitarauko ekintzetako bat zein izango zen: danborrada.
Orain, berriz, egitarau osoa jakinarazi dute. Askotariko ekintzak egingo dituzte adin guztietako herritarrentzat, eta horrez gain, errifak salduko dituzte –Izagirre marisko saskia zozkatuko dute– eta erronka bat ere prestatu dute: txikota baten neurria asmatzea.
Egitaraua
Egitaraua honakoa izango da:
- 11:00. Festen hasiera, bere garaian Bikamiotako festak antolatu izan zituztenak omenduz.
- 12:00-13:30. Haurrentzat ur jolasak.
- 12:00. Patata tortilla lehiaketa eta dastaketa.
- 13:00. Parrillada: saiheskia eta txistorra, sagardoarekin.
- 18:00. Danborrada txarangarekin eta erraldoi eta buruhandiekin.
- 19:30. Sardina jana parrillan, sagardoarekin. Orduan jakinaraziko dituzte errifaren eta txikotaren erronkaren irabazleak.
- 21:00-00:00. Aros DJa.
Danborradako entseguak eta izen ematea
Danborradako entseguak abuztuaren 25ean eta 27an egingo dituzte, astearte eta ostegunarekin, eta 8 urtetik gorako herritar orok –auzokoak izan ala ez– parte hartu ahal izango du ekintzan. Hala, interesdunek abuztuaren 9ra bitarte izango dute izena emateko epea, eta horretarako, Aurrera tabernara jo beharko dute.
Parte hartzaileak WhatsAppeko talde batean sartuko dituzte ondoren, hitzorduko xehetasunak zehazten joateko