Sanpedroetako danborrada urteko bakarra izango zela pentsatzen zutenak oker zebiltzan. Izan ere, herritar talde batek danborrada antolatu du Bikamiotako jaietarako. Hain zuzen ere, abuztuaren 29an, larunbatarekin, lehertuko da festa auzo horretan.
Danborradarako entseguak abuztuaren 25ean eta 27an egingo dituztela jakinarazi dute, asteartearekin eta ostegunarekin, eta 7 urtetik gorako herritar orok parte hartu ahal izango du hitzorduan.
Horrenbestez, interesa dutenek abuztuaren 9ra bitartean izango dute izena emateko aukera, eta horretarako, Aurrera tabernara jo beharko dute. Parte hartzaileak WhatsAppeko talde batean sartuko dituzte ondoren, hitzorduko xehetasunak zehazten joateko.