Uztailak 7 ditu gaur, San Fermin eguna da, eta Txurrumuski aisialdi taldekoek aurten ere San Fermin Txiki Egunaz gozatzeko aukera eman diete udaleku irekietan parte hartzen ari diren haur eta gaztetxoei. Goiza herriko hainbat txokotan igaro ondoren, eguerdirako Ikastolako pergolan elkartu dira denak entzierro bizi-bizia egiteko.
Ohi bezala, aurrena HH 2. mailakoak atera dira zezenen aurrera, eta hala, mailaz maila aritu dira korrika, LH 4. mailakoetara arte. Azken bizpahiru mailetakoek Ikastolari buelta ere eman diote lasterketa.