Baratzeko gaixotasunei eta izurriei aurre egiteko ikastaroa eskainiko dute ostegunean

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 1a

Furgobaratza.

Ekainaren 4an eskainiko dute tailerra, ostegunarekin, 18:00etatik 19:30era, Baratze Parkean. Saioa doakoa da eta herritar guztiei zuzenduta dago.

Kimubat elkarteak, Orioko Udalarekin elkarlanean, baratzeko gaixotasunei eta izurriei aurre egiteko tailerra eskainiko du ostegunean. Furgobaratza ekimenaren barruan, baratzean sortu daitezkeen arazoei aurre egiteko moduak eta horretarako erabili behar diren produktuak erakutsiko dituzte saioan.

Bestalde, bertara gerturatzen direnek, baratzaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute, baita landare eta hazi ekologikoak lortzeko aukera ere. Aholkularitza doakoa da eta bertara edozein erabiltzaile gertura daiteke (ez da beharrezkoa baratze parkeko erabiltzaile izatea eta beste herrietako baratzezainak ere gertura daitezke).

Ekainaren 4an eskainiko dute tailerra, ostegunarekin, 18:00etatik 19:30era, Baratze Parkean. Saioa doakoa da eta herritar guztiei zuzenduta dago.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide