San Joan bezperako sorgin dantzan parte hartu nahi duenak bihar eman beharko du izena

Julene Sorarrain 2026ko maiatzaren 27a

San Joan bezperako sorgin dantza. (Guka)

Antolatzaileek LH2 eta DBH4 bitarteko gaztetxoei egin diete deia, aurtengo sorgin dantzan parte hartzeko. Interesdunek, bihar izango dute izena emateko aukera, Kosta tailerrean. Entseguak, berriz, ekainaren 2an hasiko dituzte.

Urtero bezala, San Joan bezpera iluntzean, sorgin txikiek zeharkatuko dute herria kalejiran eta, ondoren, dantza egingo dute suaren bueltan. Jai egun hori iristear da, eta horretarako, entseguei ekingo diete datorren astean. 

Dantzan parte hartu nahi dutenek, bihar, hilak 28, azaldu beharko dute Kosta tailerrera, 19:15ean. LH2 eta DBH4 bitarteko ikasleek izango dute aukera parte hartzeko. Entseguak, berriz, ekainaren 2an hasiko dituzte: astearte eta ostegunetan elkartuko dira ikastolako plazoletan, 19:00etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide