'El club del 83' eleberria aurkeztuko du ostiralean Xabier Aiestaran aiarrak

Onintza Lete Arrieta

Liburuak. (Pixabay)

Orioko Kultur Etxean izango da hitzaldia ostiral honetan, Ibon Gaztañazpi kazetariak gidatuta. Orioko bizilaguna da Aiestaran, eta hau du bere lehen liburua. 

Ostiral iluntzean liburu aurkezpena izango da Orioko Kultur Etxean, Xabier Aiestaran aiarrak El club del 83 eleberria aurkeztuko baitu. Orioko bizilaguna da Aiestaran, eta hau da argitaratu duen aurreneko lana. Nobela beltza da, eta Orion dago girotuta. Octubre negro argitaletxearekin kaleratu du eleberria. 

Aurkezpena 19:00etan hasiko da, eta Ibon Gaztañazpi kazetariak gidatuko du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide