Etxeluze gaztetxeak hamasei urte beteko ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko lehiaketa berezia antolatu du: bikoizketa lehiaketa. Uztailaren 2an egingo dute ekitaldia gaztetxean bertan, eta parte hartzeko epea zabalik dago.
Bi aukera egongo dira lehiaketan parte hartzeko: Gaztetxekoek beraiek aukeratutako bideoari ahotsa jartzea, edo norberak aukeratzea bideoa. Hori bai, bietan umorea erabiltzea izango da gakoa.
Bideoak bidaltzeko azken eguna ekainaren 19a izango da, eta ekainaren 26an jakinaraziko dute zein diren finalera iritsi direnak. Uztailaren 2an, azkenik, erakutsiko dituzte finalera iritsi direnen ikus-entzunezkoak, eta sari banaketa egingo dute jarraian.
Bideoak oriokogaztetxea@gmail.com helbidera bidali behar dira, edo @etxeluzegaztetxea Instagram kontura. Zalantzak argitzeko ere bi bide horiek erabili ditzakete herritarrek.
Lehiaketari buruzko informazio guztia eta bikoizteko bideoa, berriz, esteka honetan daude eskuragarri.