Oriotik igaro da Itzuliko hirugarren eta azken etapa

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 17a

Aginagatik barrena heldu dira txirrindulariak, eta Anibarko portuko biribilgunean gorantz egin dute, Igeldotik Donostiara itzultzeko. Nina Buijmans herbeheretarra izan da bihurgunea hartzen lehena.

Emakumeen Euskal Herriko Itzuliak bigarrengoz igaro da eskualdeko lurretatik. Pasa den ostiralean Zarautzen hasi eta amaitu zen lehen etapa, eta kostaldeko eta barrualdeko parajeetatik igaro zen. Gaur, berriz, Orioko lurretatik pasa dira txirrindulariak, herri bertatik pasa ez diren arren. 

Donostia-Donostia ibilbidea egin behar izan dute gaur Itzulian parte hartu duten txirrindulariek. 113 kilometro egin behar izan dituzte gaur ziklistek, eta Oriora etapa amaitzeko hamazazpi kilometro falta direla heldu dira, Aginagatik barrena. Txirrindulariak ez dira hirigunera sartu; behin Anibarko portuko saihesbidera heltzean, aldapan gora egin dute Mendizorrotzerako mendatea igotzeko. Handik Igeldora jarraitu dute, etapa Donostian amaitzeko. 

Mendia igotzen lehena Human Powered Health taldeko Nina Buijmans herbeheretarra izan da. Tropela zatituta heldu da, eta pelotoiko lehen parte hartzaileek Buijmans baino minutu erdi beranduago ekin diote igoerari.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide