Ekainaren 6an, larunbatez, Dilistak eta Anabasa (Kaos y lentejas) jaialdia ospatuko da Orioko Etxeluze Gaztetxean. Aurten, jaialdiko protagonistako bermutak eta musika izango dira.
Eguerdi parterako, bermut musikatua eta herri bazkaria antolatu dituzte. Bazkalostean Davutiren kontzertua zango da, arratsaldean jolasak egiten hasiko dira, eta gaualdera kontzertuak. Herri bazkariak 5 euro balioko du, eta kontzertuek 10 euro.
Hona hemen eguneko egitaraua:
- 13:30ean: Bermut musikatua
- 15:00etan: Bazkaria
- Bazkalostean: Davutiren kontzertua
- 17:00etan: Jolasak
- 18:00etatik aurrera: Kontzertuak (Hüo, Agote, Dr Mugre, Tea, Heretjia, Paniko, Datura, Diskonformes, Grip, Steven Spizberg + pintxada)