Gitarra jotzeko topaketa egingo dute arratsaldean, Mola Molan

Julene Sorarrain

Pertsona bat gitarra jotzen. (pixabay)

Antolatzaileek azaldu dutenez, "Rafa gure lagun handia modu politenean gogoratzeko" balioko du ekintzak, izan ere, tabernako terrazan musikaren bultzatzailea izan zen hura. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da topaketa, eta doakoa izango da. 

Mola Molak antolatuta, gitarra topaketa egingo dute gaur arratsaldean tabernako terrazan. Antolatzaileek azaldu dutenez, "Rafa gure lagun handia modu politenean gogoratzeko" balioko du ekintzak, izan ere, "gure terrazan musikaren bultzatzailea izan zen, bere artearekin, maitasunarekin eta pasioarekin".

Hala, 19:00etan hasiko dira akordeak jotzen, elkarrekin batera "musika zeruraino helarazteko". Jarduera guztiz doakoa izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide