Orioko udalbatzarrak

Zuzenean: apirileko ohiko udalbatzarra

Erredakzioa 2026ko apirilaren 28a

Gaur, 19:30ean hasita, ohiko bilkura egingo du Orioko udalbatzak. Landuko dituzten gaien artean Andramari eremua antolatu eta berrurbanizatzeko obrak gauzatzeko baldintza administratibo eta teknikoen agiriak onartzea dago. 

Apirileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur Orioko udaletxeko udalbatzar aretoan, 19:30ean hasita. Ohi bezala, atari honetan zuzenean jarraitu ahalko da bilkura ordu horretatik aurrera.

Arratsaldeko udalbatzarrak honako bederatzi puntuak izango ditu:

  • 1. 2026ko lehen hiruhileko berankortasun txostenaren berri ematea.
  • 2. Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 4/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu transferentzia modalitatean.
  • 3. Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 5/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarria modalitatean.
  • 4. Onartzea, egoki bada, 1/2026 zenbakidun konpromiso kreditua.
  • 5. Onartzea, egoki bada, Orioko udalaren 2026-2027 dirulaguntzen plan estrategikoa.
  • 6. Onartzea, egoki bada, Musika Eskolako eta Kiroletako Ordenantza Fiskalen aldaketak.
  • 7. Onartzea, egoki bada, Orioko HAPO-ko “1.2 Sotoak” azpieremuko ate-aurrerak erosteko akordioak.
  • 8. Onartzea, egoki bada, Orioko Osasun Zentroa eta Kiroldegi arteko eremua antolatu eta berrurbanizatzeko obrak gauzatzeko baldintza administratiboen eta baldintza teknikoen agiriak.
  • 9. Eskariak eta galderak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide