Familia giroan maskarak egiteko tailerra antolatu du Ganbarak

Julene Sorarrain

Maskara bat. (pixabay)

Bihar, asteazkenarekin, eskainiko dute tailerra Salatxon, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Jarduera doakoa da.

Ganbara sormen tailerrak antolatuta, familia giroan maskarak egiteko aukera izango da bihar, asteazkenarekin. Hain justu, Salatxo aretoan eskainiko dute saioa, 17:00etatik 19:00etara bitartean, eta jarduera guztiz doakoa da. 

Nerea Urdangarin eta Zorione Mendezen gidaritzapean, herritarrek sormena, ongizatea eta ahalduntze kolektiboa landuko dituzte biharko saioan, "herriko aniztasunari keinu eginez". 

Dena den, plaza mugatuak izango dira, eta parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako, interesdunek ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidera idatzi edota 652 70 22 37 zenbakira deitu dezakete. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide