Iritsi da asteburua, eta Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du klubeko talde bakoitzak noiz, non eta zer talderen kontra jokatuko dituen jardunaldi honetako partidak.
Gorengo bi taldeak, esaterako, etxean lehiatuko dira, emakumezkoak larunbatean 17:00etan Debagoiena Bailararen aurka, eta gizonezkoak igandean ordu berean, Beasainen aurka.
Orioko Futbol Taldeko gizonek lehia estua izango dute: oriotarrak hamahirugarrenak dira sailkapenean 31 punturekin, eta Beasain hamargarren postuan da une honetan, 35 punturekin.
Egoera oso bertsua biziko dute emakumeek: sailkapenean hamahirugarren dira oriotarrek, eta hamargarren beasaindarrak, eta 26 eta 29 puntu dituzte hurrenez hurren. Borroka gogorra edukiko dute, beraz, asteburu honetan bi taldeek.
Hona hemen asteburuko norgehiagoka guztiak mailaz maila:
