Udaberri Festa antolatu du Blai txakolindegiak larunbaterako

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 21a

Txakolina zerbitzatzen. (Onintza Lete Arrieta)

Zuzeneko musika saioa, parrillan egindako pintxoak, eta, noski, txakolin dastaketa eskainiko ditu Orioko txakolindegiak larunbat honetan. Goizeko 12:30etik 20:00etara bitartean iraungo du festak, eta sarrera doakoa izango da.

Orioko Blai txakolindegiak Udaberri Festa antolatu du datorren larunbaterako. Hain justu, bertaratzen direnek aurtengo txakolin uzta dastatzeko aukera izango dute, baita zuzeneko musika entzuteko eta pintxoak jateko aukera ere, Txomin Parrillaren eskutik. 

Ekitaldia goizeko 12:30ean hasi eta iluntzeko 20:00ak arte luzatuko da, eta sarrera doakoa da. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide