Zazpigarren Kalea Eliza Organikoak antolatuta, fede topaketa egingo dute asteburu honetan. Igande arratsaldean izango da saioa, hain zuzen, eta 17:00etan bilduko dira Herriko Plazan, topaketaren lekura elkarrekin joateko.
Jakinarazi dutenez, "egiazko bizitzaz" hitz egingo dute oraingoan, hau da, "bizi dugunaz, kostatzen zaigunaz eta guztiaren erdian zentzua aurkitzeko eraz", hain justu. Informazio gehiago eskuratzeko, 688 72 29 93 zenbakira idatzi daiteke. Hurrengo topaketa hilaren 26an egingo dute, leku eta ordu berean.