Laida Urbitarte eskubaloi jokalari oriotarrak beste denboraldi batez jarraituko du Beti Onak taldean. Hala jakinarazi zuen atzo Euskadi Irratiak. Laugarren urtea egingo du gorengo mailan dabilen talde nafarrean, eta jarraitzeko aukeragatik pozarren dagoela azaldu zion hedabide publikoari: "Ikasten jarraitzeko aukera zoragarria da, baita eskubaloiaz gozatzen jarraitzekoa ere, oso pozik nago". Taldeko jokalari gehienek segiko dute hurrengo denboraldian, eta hori albiste ona dela uste du oriotarrak.
Urbitarte ez ezik, Libe Arruabarrena eta Maialen Orbañanos oriotarrak ere Beti Onak taldean dabiltza.