Oriotarrak dotore ibili dira Gipuzkoako Batel Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 29a

Orioko infantil mutilak, banderarekin, gaur Pasaian. (Utzitakoa)

Pasaian (Gipuzkoa) jokatu dituzte finalak, eta Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek irabazi dituzte estropadak infantil eta kadete mutiletan –baita ligak ere–, eta gizonezko seniorrei segundo batengatik ihes egin die garaipenak. 

Atzo arratsaldean jokatu zuten Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia Pasaian (Gipuzkoa), eta Orio Arraunketa Elkarteak hainbat ontzi aurkeztu zituen probara. Hitzordu garrantzitsua zen, alde batetik, mailaz maila, ligako banderak banatu behar zituztelako, eta bestetik, gaurko Gipuzkoako Batel Txapelketara sailkatzeko proba baliogarria zelako.

Oriotarrek gizonezko senior, infantil eta kadeteetan lortu zuten gaurko txartela, kategoria bakoitzean lehenengo lau postuetan geratu ziren ontziek lortu baitzuten aukera. Zehazki, seniorrak hirugarren izan dira ligan, eta infantilak eta kadeteak, ligako garaile. 

Gaurko hitzordua 10:30ean hasi da, hura ere Pasaian, eta Oriok lan dotorea egin du: garaipen bana lortu dute infantil eta kadete mutilek, eta bigarren izan dira senior gizonezkoak. Garaipenak segungo batengatik ihes egin die horiei. Kaiarribak irabazi du estropada 08:45;51 denborarekin, eta Oriok 08:47;14 denbora egin du. Getaria izan da hirugarren, hemeretzi segundora. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide