San Pedro festak antolatzeko bigarren bilera egingo dute asteartean

Onintza Lete Arrieta 2026ko apirilaren 11

Iazko San Pedro jaien hasierako irudi bat. (Intza Trula)

Bileraren helburua jaietako egitarauaren ikuspegi orokorra erabakita uztea izango da. Hirugarren eta azken bilera hilaren 28an egingo dute. 

Sanpedroak antolatzeko lehen bilera martxoaren 24an egin zuten, eta bigarrena asteartean izango da, 19:00etan Salatxo aretoan. Proposamen berriak aurkezteko aukera egongo dela azaldu du udalak, aurreneko bileran zehaztutako oinarrien gainean. Hala ere, bileraren helburua programazioaren ikuspegi orokorra erabakita uztea izango da.

Hirugarren eta azken bilera, berriz, hilaren 28an egingo dute, ordu berean, baina hori Kultur Etxean. Jaietako egitaraua ixteko bilera izango da, jarduera, artista, ordutegi eta gune guztiak lotuta. Gainera, behar teknikoak zehaztuko dituzte, baita eragileen arteko koordinazioa bideratu ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide