Ospele pilota elkarteko gaztetxoak bikain Gipuzkoako eskuz binakako txapelketaren azken txanpan

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 30a

Orioko pilotari gazteak, Zarautzen, finalak amaitu berri. (Ospele)

Zarautzen bi final jokatu dituzte Orioko pilotari gazteek, bat alebinetan eta bestea infantiletan. 

Asteburuan Ospele pilota elkarteko gaztetxoek bi final jokatu zituzten Zarautzen eskuz binakako Gipuzkoako txapelketan. Batetik, bigarren mailako alebinen finalean, San Sebastian-Brit Orioko bikoteak 9-16 irabazi zuen Eibarko Atxa-Uriarte bikoteraen aurka.

Bestetik, lehenengo mailako infantilen ekialde adarreko finalean, Ospeleko pilotari Sagastibeltzak, Jauregi bikote zuela jokatu zuen finala, baina ezin izan zuten garaipena lortu Oiarpe klubeko Apezetxea-Egiguren bikotearen aurka. 18-10 emaitzarekin amaitu zuten partida.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide