Guka barrutik ezagutzen izan dira Orio Herri Ikastolako LH 5. mailako ikasleak

Erredakzioa 2026ko martxoaren 28a

Ostegunean Azpeitiko egoitzara egin zuten txangoa 46 ikaslek eta hiru irakaslek, eta ondoren Gukako lankideek prestatutako ginkana egiten aritu ziren herrian barrena. 

Ostegunean Orio Herri Ikastolako LH 5. mailako 46 ikasle eta hiru irakasle Gukaren egoitza nagusian izan ziren, Azpeitian, tokiko euskarazko kazetaritza bertatik bertara ezagutzen. Izan ere, euskararen eta transmisioaren gaia lantzen aritu dira ikastetxean. 

Azpeitiko erredakzioa bisitatu zuten aurrena, eta ondoren, Gukako lankideek prestatutako ginkana egin zuten gaztetxoek; aldizkari bat osatu behar izan zuten atalez atal, eta horretarako, Azpeitiko kaleetan barna ibili ziren herritarrei elkarrizketa motzak egiten, publizitatea saltzeko estrategiak lantzen tabernetan publizitatea eskainiz, etab. 

Hona oriotarren bisitak utzitako irudi batzuk. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide