'Sémiramis/Don Juan' ballet ikuskizuna ikustera joateko autobusa jarri du Kursaalek Oriotik

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 23a

'Semiramis / Don Juan' ballet ikuskizuna. (utzitakoa)

Okzitaniako Tolosako Opera Nazionalak, Angel Rodriguez eta Edward Clug koreografoen laguntzarekin eta Christoph Willibald Gluck musikariaren gidaritzapean, Semiramis / Don Juan ikuskizuna eskainiko du apirilaren 12an, Donostiako Kursaalen. Musikazaleen joan-etorria errazteko autobusa izango da Oriotik.

Kursaalen eskaintzen diren emanaldietarako joan-etorriak errazteko autobusak jarri ditu Donostiako aretoak. Oraingo honetan, Okzitaniako Tolosako (Frantzia) Opera Nazionalaren Semiramis / Don Juan ikuskizuna ikustera joateko garraiobidea jarriko du kostaldeko herrietan, Orio barne. Ekitaldia apirilaren 12an izango da, 19:00etan hasita.

Frantziako operak, Angel Rodriguez eta Edward Clug koreografoen laguntzarekin eta Christoph Willibald Gluck musikariaren gidaritzapean, ballet ikuskizun "berritzailea" eskainiko du. 

Oriotik emanaldira autobus bidez joateko asmoa dutenek aurrez izena eman beharko dute 943-83 55 65 telefono zenbakira deituta. Autobus geltokitik aterako da 18:10an. Emanaldiko sarrerak salgai daude kursaal.eus webgunean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide