Ohorezko erregional mailako jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Orioko Futbol Taldeko emakumezko eta gizonezkoek. Etxean aritu da emakumezkoen taldea, eta 4-0 emaitzarekin irabazi du Oiartzun kirol elkartearen aurka.
Gizonezkoek ere asteburu ona izan dute Mendibeltzen. Izan ere, 1-0 emaitzarekin amaitu dute jardunaldia asteburuan Hernaniren aurka, eta hamahirugarren postuan daude sailkapenean, 27 punturekin. Emakumeen taldea, aldiz, hamabigarren postuan da sailkapenean, 26 punturekin, Debagoienarekin eta Landetxarekin berdinduta.
Hurrengo partidak igande honetan izango dituzte. Emakumezkoak etxetik kanpo lehiatuko dira, Elgoibarren aurka. Hirugarren postuan da talde hori sailkapen orokorrean. Gizonezkoak, aldiz, etxean ariko dira sailkapenean zazpigarren postuan den Urki taldearen aurka.