Urte hasieran jarri zuten martxan Etxeluze gaztetxeko kideek mahai jokoekin arratsalde pasa egiteko plana. Hain justu, helburua "aisialdi plan lasaiak" ere sustatzea da, eta hitzordu berria igande honetarako jarri dute, 16:00etatik aurrera.
Nork bere etxetik gustukoen dituen jokoak eraman ditzake Gaztetxera, eta azpimarratu dute "adin eta toki guztietako jendea" izango dela ongietorria. Iazko edizioan 15 bat herritar elkartu ziren, hain zuzen, eta lagun artean aritu ziren jolasten iluntzera arte.