Harribil dantza taldeak emanaldia eskaini du Etxeluzen

Mireia Galarza Bastida 2026ko martxoaren 14a

Gaurtik hurrengo asteazkenera arte Korrika Kulturaleko beste hainbat ekintza izango dira herrian. Gaur, 12:30ean, adibidez, Salatxo abesbatzak kontzertua eskainiko du Zimitorioan, 12:30ean. 19:00etan, berriz, herriarteko bertsolari txapelketaren finala izango da Etxeluze gaztetxean.

Orioko Korrika Kulturalaren barruan, Harribil dantza taldearen ikuskizuna izan zen atzo arratsaldean Etxeluze gaztetxean. Asko izan ziren bertaratu ziren herritarrak, Harribilen dantzak ikusteko asmoz. 

Gaurtik hurrengo asteazkenera arte Korrika Kulturaleko beste hainbat ekintza izango dira herrian. Gaur, 12:30ean, adibidez, Salatxo abesbatzak kontzertua eskainiko du Zimitorioan, 12:30ean. 19:00etan, berriz, herriarteko bertsolari txapelketaren finala izango da Etxeluze gaztetxean. Bihar, leku berean, 80 amandre helduentzako ipuin kontaketa eskainiko dute 18:00etan, eta asteazkenean, hilak 18an, Mikel Markezek kontzertua eskainiko du Kultur Etxean, bere azken diskoa aurkezteko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide