Udalak asteazkenean egingo du herri baratzeak adjudikatzeko zozketa

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 13a

Orioko herri baratzeetako batzuk hainbat barazki eta landarerekin. (Orioko Udala)

Zozketa udalbatzar aretoan egingo dute, eta herritarrek bertan egoteko aukera izango dutela azaldu du Orioko Udalak. 

Orioko Udalak jakinarazi du datorren asteazkenean, martxoaren 18an, egingo duela herri baratzeak adjudikatzeko zozketa. Udalbatzar aretoan, jendaurrean izango da zozketa, 12:00etan. Hala, interesa duten herritarren bertan egoteko aukera izango dute. 

Udalak urtarrilaren 12an zabaldu zuen herri baratzetarako eskaerak aurkezteko epea, eta epea itxita, otsailaren 19an kaleratu zuen zozketan parte hartuko dutenen behin-behineko zerrenda. Udalak azaldu du alegazio gutxi batzuk jaso dituela, eta datozen orduetan kaleratuko duela behin betiko onartuen zerrenda. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide