Traineru, batel eta aulki mugikor lehiarik ez da faltako asteburuan

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 13a

Orioko emakume seniorrak, trainerua uretaratzen Arraunetxen, joan den asteburuan. (Julene Sorarrain)

Batelak Oreretan eta Getarian jokatuko dituzte, traineruek Pasaian izango dute hitzordua, eta Katalunia aldean Espainiako selekziora sartzeko aulki mugikorreko hautaketa probak egingo dituzte. 

Arraun hitzorduz betetako asteburua izango dute oraingoa ere Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek. Batetik, batelak bi egunetan jarraian jokatuko dituzte, larunbatean Oreretan izango da Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia, eta igandean,  berriz, Getarian bertan, 10:30etik aurrera, Getariako Arraun Elkarteak antolatuta. Bederatzigarren jardunaldia izango da. 

Bestetik, larunbatean 16:00etan traineruek Pasaian (Gipuzkoa) izango dute hitzordua, San Pedroko XVII. Test Estropada jokatuko baita han. 

Azkenik, Katalunian, Banyolesen, aulki mugikorreko Espainiako selekziora sartzeko hautaketa probak jokatuko dituzte larunbatean eta igandean hainbat kategoritan, eta hantxe izango da  hainbat kirolari. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide