Danbolineko banda txikiak eta gazteak kontzertu bana emango dute astelehenean

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 13a

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako banda gaztea. (utzitakoa)

Besteak beste, pop eta rock doinuak jorratuko dituzte ikasleek, eta azken hiletan landutako piezekin girotuko dute aretoa. Herritar guztiei zabaldutako emanaldia izango da, eta 19:00etan hasiko da, Kultur Etxean. 

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako banda txikiak eta banda gazteak kontzertu bana eskainiko dute martxoaren 16an, astelehenarekin, 19:00etan Kultur Etxean. Besteak beste, pop eta rock doinuak jorratuko dituzte ikasleek, eta azken hiletan landutako piezekin girotuko dute aretoa. 

Egitarauari dagokionez, banda txikiak emango dio hasiera emanaldiari, Loving music, Band rocks eta La Morocha abestiekin; jarraian, banda gaztea igoko da oholtzara Pasa la banda, Let it be, Don't stop me now eta Bad romance abestiak jotzera; eta amaitzeko, bi bandek elkarrekin batera alaituko dute saioa, Rock around the clock eta Havana abestiekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide