"Orio berri bat da"

Jone Bastida Alzuru ('Berria') 2026ko martxoaren 9a

Nagore Urdapilleta arraunlaria. (Onintza Lete Arrieta)

Sasoi gogorra izan zuen iaz Orioko emakumezkoen traineruak; zuzendaritzak gutxietsi egin zituela salatu zuten. Ondorioz, askok utzi dute taldea. Jarraitzen dutenetako bi dira Maider Etxaniz eta Nagore Urdapilleta. Ondo ari direla lanean adierazi dute. Berria egunkariak argitaratutako erreportajea da honakoa. 

Arraunlariak buru-belarri dabiltza denboraldia prestatzen, jo eta su. Asmo bera dute denek: uda sasoira ahalik ondoen heltzea. Eta, horretarako, gogor egin behar dute lan. Are gehiago proiektu berri bat bada. Iazko denboraldia "zaila eta gogorra" izan zen Orioko emakumezkoen traineruarentzat. Denboraldia amaitutakoan, ohar bat kaleratu zuten arraunlariek, eta salatu zuzendaritzak gutxietsi eta mespretxatu egin zituela —hogei arraunlarietatik hamaseik sinatu zuten adierazpena—. Bizitakoaren ondorioz, taldea utzi zuten askok, baina ez denek. Segitzen dutenen artean daude Maider Etxaniz patroia (Oiartzun, Gipuzkoa, 2000) eta Nagore Urdapilleta arraunlaria (Bidania-Goiatz, Gipuzkoa, 2000). Orain gustura ari diren arren, azaldu dutenez, kostatu egin zitzaien jarraitzeko erabakia hartzea.

"Mentalki ez nengoen ondo, eta barne lanketa handia egin behar nuen beste denboraldi batek dakarren guztia gestionatzeko. Talde berria zen; dena zen berria... Baina, aldi berean, horrexek lagundu zidan baiezkoa ematen: beste abiapuntu bat izango genuela", adierazi du Urdapilletak. Kezkatuta zegoen Etxaniz ere: "Banekien zaila izango zela, hutsetik hasi behar genuela, baina, neure buruari galdetzen nionean ea benetan utzi nahi nuen, ezezkoa zen erantzuna. Sentitzen nuen ez zela momentua. Baina, aldi berean, beldurra ere ematen zidan. Ez nekien gai izango nintzen prozesu guztiari aurre egiteko".

Bada, azkenerako, jarraitzea erabaki zuten. "Aldaketa urtea da guretzat. Talde berria gara, soilik zazpik-edo jarraitzen dugu, baina oso ondo ari gara lanean", esan du Urdapilletak. Elkar ezagutzea eta konfiantza hartzea izan da multzoaren lehen egitekoa, eta horretan ari dira oraindik ere.

Jarraitu erreportajea irakurtzen Berria egunkariaren webgunean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide