Orio Eragin eskubaloi taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain

Orio Eragin eskubaloi taldea, entrenamendu batean. (Orio Eragin)

Orio Eragin taldeko jokalariek zenbait partida jokatuko dituzte asteburu honetan, etxean nahiz kanpoan. Etxekoak Karela kiroldegian izango dira. Emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia izango dute larunbatean, Ereintza Bitek taldearen aurka.

Orio Eragin eskubaloi taldeak zenbait partida jokatuko ditu asteburu honetan Karelan nahiz etxetik kanpo. Tartean, emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia jokatuko dute larunbatean, 17:30ean hasita, Ereintza Bitek taldearen aurka.

Hona hemen asteburuko eskubaloi partiden zerrenda:

Martxoak 7, larunbata

  • 09:30. Infantilen Gipuzkoako Liga: Lana Aloña Mendi - Sinergia Orio (Oñati).
  • 13:15. Kadeteen Diputazio Garaikurra: Dikar Bergara - Kalefit Orio (Bergara).
  • 15:00. Kadeteen Euskal Liga: Lakturale Bera Bera - Atxega Sukia (Donostia).
  • 17:30. Seniorren Euskal Liga: Ereintza Bitek - Zuhegan Orio (Errenteria).

Martxoak 8, igandea

  • 09:00-10:30. Benjamin topaketak: Delta 34 Orio - Urola / Ereintza / Elgoibar (Usurbil).
  • 09:15-10:15. Alebin topaketak: Delta 51 Orio - Zarautz / Ereintza / Astigarraga (Karela, Orio).
  • 10:15-11:30. Alebin topaketak: Delta 52 Orio - Zarautz / Ereintz (Karela, Orio).
  • 13:00. Alebinen Errendimendu Liga: Delta 61 Orio - Delta 62 Orio. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide