Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte martxoan zehar. Saioak arratsaldez egingo dira, Kultur Etxean, eta herritar guztiek dute aukera entzutera joateko.
Ikasle gazteenek, hau da, 4, 5 eta 6 urteko haurrek, musika eta mugimendua lantzen dituzte ikasturte osoan, eta orain arte ikasitakoa erakutsiko dute. Hauek izango dira saioak:
- Martxoak 23 – 17:00. Musika eta mugimendua, 4 urtekoak.
- Martxoak 24 – 17:00. Musika eta mugimendua, 4 urtekoak.
- Martxoak 25 – 17:00. Musika eta mugimendua, 5 urtekoak.
- Martxoak 25 – 18:00. Musika eta mugimendua, 6 urtekoak.
- Martxoak 26 – 17:00. Musika eta mugimendua, 5 urtekoak.
- Martxoak 26 – 18:00. Musika eta mugimendua, 6 urtekoak.
Instrumenturen bat jotzen ikasten ari diren ikasleek, aldiz, bederatzi emanaldi eskainiko dituzte guztira. 7 urtetik gorako ikasleak dira horiek, eta azken hiletan egin dituzten aurrerapenak ikusi eta entzuteko aukera izango da.
- Martxoak 23 – 18:00. Perkusioko entzunaldia.
- Martxoak 23 – 19:15. Klarineteko entzunaldia.
- Martxoak 24 – 18:15. Saxofoiko entzunaldia.
- Martxoak 24 – 19:30. Biolineko entzunaldia.
- Martxoak 25 – 19:00. Esku soinua eta txistuko entzunaldia.
- Martxoak 26 – 19:00. Tronpeta eta flautako entzunaldia.
- Martxoak 27 – 17:00. Gitarrako entzunaldia.
- Martxoak 27 – 19:00. Pianoko ikasle txikien entzunaldia.
- Martxoak 27 – 20:00. Pianoko ikasle helduen entzunaldia.