Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur Orioko udaletxeko udalbatzar aretoan, 19:30ean hasita. Ohi bezala, atari honetan zuzenean jarraitu ahalko da bilkura ordu horretatik aurrera.
Arratsaldeko udalbatzarrak zortzi puntu izango ditu. Honako hauek:
- Kontu ematea, udal aurrekontu propioaren 11/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteaz, kreditu transferentzia modalitatean.
- 2025eko laugarren hiruhileko berankortasun txostenaren berri ematea.
- Berri ematea, udal aurrekontu propioaren 1/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteaz, kreditu txertaketa modalitatean.
- Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 2/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu transferentzia modalitatean.
- Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 3/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarria modalitatean.
- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, 3.4 "Arrantzale kalea, 2" eta 3.5 "Eusko Gudari kalea, 26" unitateak -2 babes akustiko bereziko zonaren adierazpenean sartzea.
- Onartzea, egoki bada, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari eskatzea has dezala Orioko udalerria bizitegi merkatu tentsionatuko eremu deklaratzeko prozedura.
- Eskariak eta galderak.