Begiek irudia ikusi bezain pronto, buruak jada lotura egin du. Barrenak mugitzen dizkidan olerki baten pasarteaz oroitu naiz, bizitzaren esentziaz: "Harantz eta honantz beti ibiltari, bidez bide baino, bidez kanpo usnari, gauza berrien bila edo gauza zaharren ikuspegi berrien bilaketari ibili natzaizu abenturari. Hauxe duzu nire Curriculum Vitae edota nire bizitzaren nondik norako guztiaren berri" (Azken eguna Gandiagarekin. J.Azurmendi).
Usnari ibiltze horretan bizikletaren otarrea honako gauzekin bete da: Lazarragaren eskuizkribua, Lurdes Iriondok utzitako legatua "Bainan gauez amets egin det bihar goizez mundua hobea izango dela" eta Karmele Jaioren Harrizko Bihotzak.
Benitoren Denborak kantuak nire CVa pausatu du.