Saregile emakumeen etxeak antolatuta, Indarkeria matxisten aurrean, erreparazio feminista izeneko hitzaldia eskainiko dute gaur arratsaldean, Saregilen bertan.
Hitzaldia Sortzen aholkularitzako kide Sheila Melcon psikologo eta gizarte hezitzaileak gidatuko du. Hainbat urtetako esperientzia du Melconek, izan ere, gizarte bazterkeriako arriskuan dauden kolektiboekin egindako hainbat proiektutan hartu du parte. Halaber, prestatzailea da berdintasunari, indarkeria matxistari, sexu hezkuntzari eta familia orientazioari lotutako tailerretan.
Hala, hitzordua 17:30ean hasiko da, Saregilen, eta sarrera doakoa da herritar guztientzat. Saioa euskaraz eskainiko dute, hain zuzen.