Makilak eskuetan, santa eskean atera dira Orioko Herri Ikastolakoak

Julene Sorarrain

Santa Ageda bezpera da gaur, eta tradizioari eutsiz, Orioko Herri Ikastolako gaztetxoak santa eskean atera dira arratsaldean. Ikastolan hasi dute ibilbidea eta kalez kale aritu dira abesten, herritarren laguntzarekin.

Orioko Herri Ikastolako gaztetxoak santa eskean atera dira gaur arratsaldean, Santa Ageda bezperako ohitura zaharrari eutsiz. Ikastolan hasi dute ibilbidea, eta jarraian, herriko kaleak hartu dituzte, trikitilari eta pandero jotzaileen laguntzarekin batera. 

Hala, bertsoak eta koplak abestu dituzte, eguraldi goibelari aurpegi ona jarriz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide