'Karpeta urdinak' filma emango dute Krispeta Ostegunak egitasmoaren hirugarren saioan

Onintza Lete Arrieta 2026ko urtarrilaren 20a

'Karpeta urdinak' dokumentalaren zuzendaria, Ander Iriarte zinemagilea. (Oarsoaldeko Hitza)

Etxeluze gaztetxean da hitzordua ostegun honetan, eta doan ikusi ahalko da Ander Iriartek zuzendutako dokumentala. Ikus-entzunekoan "Euskal herritarron kontra erabili den tortura eta beraren ondorio fisiko eta psikologikoak" lantzen direla azaldu dute. 

Krispeta Ostegunetako hirugarren emanaldia prestatu dute ostegun honetarako Etxeluze gaztetxeko kideek. Ander Iriarteren Karpeta urdinak dokumentala proiektatuko dute, eta azaldu dutenez, "berriz ere Euskal Herriko gai sakon eta gogor bati heltzeko asmoz" aukeratu dute lana. "Dokumentala Euskal herritarron kontra erabili den torturari buruz eta beraren ondorio fisiko eta psikologikoez mintzo da", gaineratu dute. "Gure herrian inpunitate osoz torturatu da eta gaur egun 5.180 kasu baino gehiago daude erregistratuta. Horregatik, ahanzturan erori ez dadin proiektatuko dugu film hau".

Iluntzean, 19:30ean da hitzordua, eta sarrera doakoa izateaz gain, krispetak ere banatuko dizkiete bertaratzen direnei. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide