Orio Arraunketa Elkarteko gazteek bi hitzordu izango dituzte asteburu honetan. Alde batetik, Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketako hirugarren jardunaldia izango dute jokoan larunbatean, Bidasoa ibaian. Santiagotarrak Arraun Elkarteak eta Gipuzkoako Arraun Federazioak antolatu dute estropada, eta 13:15ean hasiko da.
Igandean, aldiz, Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute, Pasai Donibanen (Gipuzkoa). Goizeko 10:30ean hasiko dira estropadak, eta bertan infantil, promesa, jubenil eta absolutu mailako arraunlariek hartuko dute parte.