Herriz herri martxan jartzen hasiak dira martxoaren 19an hasiko den 24. Korrika antolatzeko, eta Orion, bihar arratsaldean izango da bigarren bilera. Bilerak irekiak dira, eta beraz, nahi duten herritar guztiek parte har dezakete bertan.
Hitzordua bihar izango da, ostegunarekin, 18:00etan Salatxo aretoan.