Arantzazura egunpasa antolatu du Zaharren Babeslekuak otsailaren 10erako

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 5a

Artxiboko irudian, Arantzazuko santutegia.

Arantzazuko santutegira egingo dute txangoa autobusean, eta txartelak otsailaren 3an jarriko dituzte salgai.

Zaharren Babeslekuak jakinarazi du noiz eta nora egingo duen hurrengo irteera: Arantzazura joango dira, otsailaren 10ean, asteartearekin. Autobusa 09:00etan aterako da herritik, eta behin hara iritsita, hamaiketakoa egingo dute. 14:00etan elkartuko dira Kipuri jatetxean bazkaritarako, eta iluntzean itzuliko dira etxera.

Irteeran parte hartu nahi duenak otsailaren 3an, asteartearekin, eman beharko du izena 16:30etik 18:00etara Zaharren Babeslekuan bertan, eta 40 euro ordaindu beharko ditu. Autobuseko tokiak zozketa bidez banatuko dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide